“Ellas Abren la Muralla” en Baluarte

By   13 April, 2016

Ellas-abren-las-murallas-Baluarte-Imaginascene

“Ellas abren la Muralla “ Baluarte.

APIRILAK 15 – 22 – 28

PREZIOAK

  • 10€
  • Gazte txartelarekin, 3€

Ordua: 20:30 etan

15 Ol – Tulsa

‘La calma chicha’

Miren Iza buru duen Tulsa taldeak Ellas abren la Muralla zikloari hasiera emango dio. New York-en denboralditxo bat pasa ondoren, Tulsak hirugarren diskoa aurkeztuko du gurean, La calma chicha, New York, Madril eta Hondarribian idatzitako bederatzi abesti. Disko honekin aldaketa egin du bere karreran: betiko unibertso lirikoari ehundura elektronikoak, erritmo-kaxak, sintetizadoreak eta beste hainbat tramankulu gehitu zaizkio gaur-gaurkoa den soinua osatzeko. Zuzenean, hirukote moduan, kantu zahar eta berriak egiten dituzte proiektuaren betiko izaera eta musika ulertzeko modu berria uztartuz.

22 Ol – Soleá Morente

‘Tendrá que haber un camino’

Soleá Morente granadar abeslariak Tendrá que haber un camino izenburuko bere lehenbiziko diskoa aurkeztuko du Baluarten Ellas abren la Muralla zikloaren bigarren hitzorduan. Los Planetas, Lagartija Nick, Lori Meyers eta Pájaro Jack taldeekin, Estrella ahizpa zaharrarekin, José Enrique neba txikiarekin eta Aurora amarekin lankidetzan aritu ondoren, eta Enrique Morente bere aita eta maisu handiaren “oinordetza neurrigabea hartuta”, Soleá Morenteren unea iritsi da orain. Horrela, Tendrá que haber un camino zuzeneko aurkezpena da debuta baino gehiago. Disko honetan bere lekuaren bila dabil eta aurkitu egin du, beretarrak inguruan izanda, jende ugari eta askotarikoa. Honako hau ez baita elkartzeen diskoa, harremanena baizik. Gonbidatuen zerrenda arrazoi artistikoei adina begiratzen die bizitza-arrazoiei. Guztiekin lotura egileak baitu: odolez edo adiskidetasunez. Aurreko guztiekin erkatuta izaera desberdina duen artista da Soleá Morente. Orain arte, rocka eta flamenkoa nahastu dituzten musikariek rockean edo flamenkoan zuten abiaburua. Soleá, aldiz, bidegurutzean jaioa da artista gisa. Batekoa bezainbat da bestekoa.

28 Og – Elvira Sastre y Adriana Moragues + Son, Risas y Lágrimas

Kontzertu bikoitza

Ellas abren la Muralla zikloaren azken emanaldiak kontzertu bikoitza ekarriko du Baluartera: batetik, Elvira Sastre eta Adriana Moragues; bestetik, Marifé Cortés-ek, Arantxa Ojeta-k eta Selva Barón-ek osatzen duten Son, Risas y Lágrimas nafar hirukotea.

Emakumezko poeta Elvira Sastrek (Cuarenta y tres maneras de soltarse el pelo, Baluarte eta Ya nadie baila olerki-liburuen autorea) eta Adriana Moragues kantautoreak (Vértices du bere lehen lana) zuzenean olerkiak eta musika batzen dituen Aculírica izeneko proiektu artistiko-literarioa aurkeztuko dute gurean. Izan ere, Adriana Moragues-en abestietan poesia badago eta Elvira Sastre-ren olerkietan musika! Espainia osoan bi urteko bira egin ostean, eta Kolonbian, Estatu Batuetan eta Mexikon hainbat kontzertu arrakastatsu eskaini ondoren, Iruñera datoz.

Son, Risas y Lágrimas hirukotearen atzean Marifé Cortés, Arantxa Ojeta eta Selva Barón daude, Nafarroako musikan aski ezagunak diren hiru ahots. Emakume abeslari hauek, Javier Olabarrieta piano-jotzailearen eta Roberto Elizalde gitarristaren laguntzarekin Baluarten Noche de bolero emanaldi hunkigarria eta alaia eskainiko dute: hegoamerikar musika estilo ezagunenekin, boleroa eta mexikar abestia kasu, baina baita Kubako abestiak edota Portugal-eko musikan sarraldia eginez. Marifé Cortés, Arantxa Ojeta eta Selva Barón Barricada, El Drogas, La Prima Janis, Enemigos Intimos, La Reina Flower, Hueco edo El Color de la Duda bezalako taldeekin elkarlanean aritu dira.