Gorka Aguinagalde eta Asier Hormaza – Bakarrizketak

By   12 April, 2019
  • Apirilaren 13 (Larunbata)
  • Ordua: 20:00
  • Zizur Nagusiako Kultur Etxea
  • Sarrerak 12 €

monologos-casa-cultura-zizur-imaginascene

“A pelo”, Gorka Aguinagalde.
Umorezko bakarrizketa da, euskal umorea, hemengoa. Euskaldunok gure buruaz barre egiten baitakigu. Umore sena daukagu. Umore zuria, berdea eta gorria. Irri egiteko modukoak baitira gure bizitzako arlo asko: herri tradizioak, txosnak, koadrila bidaiak eta aisia. “Allí abajo” telesailean bezala, edozein leku eta egoera ongi heldu zaizkio pertsonaia honi egoera komikoak sortzeko.

“Superviviendo”, Asier Hormaza.
Ikusteko modukoa da gero zer egin behar duen Manuel Antonio ezkongabe poligonero zaharkituak bere bizitzatik beretik bizirik irauteko. Gizon hau oinarrizkoa da, praktikoa, konplikaziorik gabea. Egunez egun bizi nahi du, neskalagunik gabe, amarik gabe, eta inoren laguntza jaso gabe, kito. Ez du besterik nahi. Tabu guztiak hautsita, gizonen sekretua argituko digu. Emakumeek gustura entzunen dute “gizonek zer pentsatzen duten”, eta gizonek barkatuko diote mingaina gehiegi luzatzea.

Iraupena: 80 min