Europako Elkartasun Gorputza Azaroak 17

By   13 November, 2017

Cartel 2bajaresolucion

Espainian, Europako Batzordeak, martxan jarri du “Gorputzak Eskatzen Dizu” kanpaina, Europako Elkartasun Gorputza ezagutarazteko. Alde batetik, ekimenaren helburua, 18 eta 30 urteen bitarteko gazteek boluntario bezala lan egiteko aukerak izatea sustatzea da. Beste aldetik, Europaren hiritarrentzat edo komunitatearen onurako diren proiektuetan laguntzeko aukerak ematea.

Hurrengo ostiralean, azaroak 17, Iruñako Autobus Geltoki Zaharrean, Europako Elkartasun Gorputza aurkezteko ekitaldia aurrera eramango da 18:00etatik 21:00etara. Hitzordua, boluntario proiekturen batean parte hartzeko interesa duten gazteei, bere akreditazioa egiaztatu nahi duten entitateei, gazte elkarteen langile eta boluntarioei eta ikasketa ez formalaren barruan proiektuak sortu nahi dituzten aisialdi-taldeei zuzendua dago.

Ekitaldiaren egitura:

  • Europako Elkartasun Gorputzaren informazio puntua. Europar boluntario-programari buruzko informazioa emateko eta online izen-ematea kudeatzeko bertan egongo dira bai berriemaileak bai gorputzeko pertsonala.
  • Entitate akreditatuen Stand-ak: Federación Batean, Nuevo Futuro, GEN Europa (europako ekoaldeen sarea), Setem…
  • Animazioa: ISHIRÖrekin grafittiak, ROOTSPECTen eskutik hip hop erakusketa, BARABATU batukada, elkarrizketak eta animazio musikala izango duen irrati programa zuzenean.
  • Merchandising eta Ipad baten zozketa bertaratuen artean.

Haz clic en el botón para empezar a inscribirte.